Ikerketa honen helburua, nik (@Izaro Astorkitza) nire egunerokoan dantza egiterakoan oso baliagarriak egingo zaizkidan gauzak ikasteaz gain, dantzaren alde artistikoa, alde zientifikoago batekin lotzea edo erlazionatzea da; batez ere, balleta eta euskal dantza ikuspuntu matematiko batetik aztertzea eta ondoren bien arteko konparaketa bat egitea. Gainera, balleta “metodikoagoa” denez, fisikako ikuspuntutik ere aztertzea izango da nire helburua, egiten diren birak eta saltoak nola gertatzen diren aztertuz.

Hipotesia:

Ballet modernoak ez dio ballet klasikoak bezain besteko garrantzirik ematen geometria eta simetriak guztiz zuzen mantentzeari.