Ballet klasikoan, ikuspegia eta irudia funtsezkoak dira, eta, horregatik, geometriak bide ezin hobea eskaintzen du eszenatokiaren gaineko proportzio eta formetan. 

Posizio horien arteko mugimendua simetria-erlazioei jarraituz egiten da, oreka eta orden sentsazioa sortzen baitituzte. Hau lortu ahal izateko, sinu eta kosinuaren funtzio matematikoak aplikatzen dira. Kasu hauetan, ardatz horizontalarekiko dagoen distantzia eta ardatz bertikalarekiko dagoen distantzia berdina denean, isometria bat eratzen dela esaten da.

Irudi geometrikoei dagokienez, bi taldeetan sailkatuta daude. Alde batetik, poligono forma desberdinak eginez dantzatzen diren koreografiak aurki ditzakegu, eta bestetik biribilean egiten direnak. 

Aipaturiko lehenengo irudi geometrikoak ohikoenak dira, dantzariak modu ordenatuan kokatzen dira. Laukizuzenaren itxura duten dantzetan, batzuetan egitura hori mantendu egingo da dantzan zehar, eta beste batzuetan dantza garatzen doan heinean beste poligono desberdinak ager daitezke.

Dantzariak kokatzen diren moduak poligono eratan

Biribilean egiten diren dantzei dagokienez, agertzen den irudi geometrikoa zirkunferentzia da. Hainbat dantzen kasuan ez dago aldez aurretik partaideen kopuru finkorik, beraz, zirkunferentzia tamaina askotakoa izan daiteke.

Dantzariak kokatzen diren moduak era biribilean