Matematikari dagokionez, logikan oinarritzen den zenbaketa, neurketa eta geometriako kontzeptuetatik eratorritako kontzeptu abstraktoak aztertzen dituen zientzia zehatza da.

    Geometria, planoan edo espazioan defini daitezkeen irudien ezaugarriak aztertzen dituen matematikaren zatia da. Aritmetika eta geometria izan ziren matematikaren lehen bi adarrak: batak kopuru etena aztertzen zuen, hau da, zenbakiak; besteak, berriz, espazioa eta haren neurria aztertzen dituzte.

     Simetria forma geometriko, sistema, ekuazio eta beste objektu material edo abstraktu batzuen ezaugarri berezi bat da, transformazio, mugimendu eta aldaketetan oinarritzen dena. Operazio matematikoan oinarritzen bagara, objektu bat simetrikoa da operazioa aplikatu ondoren objektuak eta bere itxurak aldaketarik gabe jarraitzen dutenean. 

Balletari dagokionez, mugimenduak gorputzaren erabateko kontrolean oinarritzen dituen dantza mota da, eta honek, esfortzua egiteko kontzentrazioa eta gaitasuna eskatzen ditu. Beste dantza batzuetan ez bezala, balletean urrats bakoitza kodetuta dago. Hala ere, hauek betetzen diren moduaren arabera, ballet desberdinak aurki ditzakegu:

  • Ballet klasikoa
  • Ballet modernoa
  • BALLET KLASIKOA

XVII. mendean sortu zen. Balleteko estiloen artean formalena da, eta balleteko teknika tradizionalari atxikitzen zaio. Eskuak, besoak, enborra, burua, oinak, belaunak eta gorputz osoa aldi berean elkartzen dira, muskulu eta buru-dinamikarekin, eta mugimendua harmonia osoan adierazi behar da. Horretarako, hiru faktore hartu behar ditugu kontuan: lerrokadura, biraketa/errotazioa eta pisuaren banaketa.

Oinarrizko hiru faktore hauez gain, ballet klasikoak oso era zorrotzean hartzen ditu geometria eta simetriak kontuan, horregaitik horrelako ballet bat dantzatzerakoan, une oro ikus daitezke geometria eta simetriak dantzariekiko.

  • BALLET MODERNOA

Ballet modernoaren jatorria XX. mendearen hasieran dago, Mikhail Fokine maisu eta koreografo errusiarraren agerpenarekin, balleteko estereotipo tradizionalen aurka. Ballet berri honen ezaugarriak hurrengoak dira: 

-Lerrokadurak, errotazioak eta pisuaren banaketak oso garrantzitsuak izaten jarraitzen dute.

-Gorputzaren trebetasunean eta malgutasunean oinarritutako mugimenduak daude, gaiaren arabera forma berriak eta adierazkorrak sortuz.

-Keinuek gorputza modu integralean inplikatu behar dute, eta ez eskuak eta aurpegia bakarrik.

-Dantzariak lurra erabiltzen du koreografiaren atal gisa.

-Dantzariaren gorputzaren pisua erabiltzen da mugimendu-dinamika desberdinak sortzeko: lurrera erorketak eragiten ditu eta saltoak egiten ditu,  bai eta buruaren, gorputz-enborraren, eskuen, besoen, hanken eta oinen mugimendu espezifikoak ere.

-Dantzari modernoek beren “hizkuntza” sortzen dute. Era berean, ia beti beharrezkotzat jotzen dute koreografo-lana interprete-lanarekin bateratzea.

-Dantza modernoaren sortzaile gehienek funtsezkotzat hartzen dute mugimendua aztertu eta mugimendua zuzentzen duen dinamikari buruzko teoriak garatzea.

-Askatasuna, sentimenduak eta emozioak adierazten ditu mugimendu arin eta libreen bidez, giza gorputza adierazpen emozionalerako tresna gisa erabiliz.

Balletean funtsezko bi erritmo mota daude: adagioak eta allegroak. Adagioetan mugimenduak oso astiro egiten dira, normalean zortzi edo zortziren multiploak diren aldiko denbora-tartean. Begiz, mugimendu horiek luzeak eta ia estatikoak dira, eta indarra eta malgutasuna dira garrantzitsuenak.

Allegroak berriz, jauzi handi eta txikiekin irudikatzen dira, denbora-tarte txikiak aprobetxatuz. Mugimendu oso azkarraren sentsazioa eragiten duten,  erresistentzia, arintasun eta jauzi-potentzia handian oinarrituta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude